Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiten duen unitate mugikorra bihar Aiatik eta Oriotik pasako da

Andrea Zipitria 2024ko mai. 6a, 10:15

Traktore bat.

Aiako herriko aparkalekuan eta Arraunetxe inguruan izango da bihar nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiten duen unitate mugikorra. Aurrez hitzordua hartzea beharrezkoa izango da.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT/ITV) egiten duen unitate mugikorra bihar, asteartearekin, Aian eta Orion izango da. Lehenengo parada Orion egingo du. Arraunetxe inguruan izango da, goizeko 09:00etatik aurrera. Aiara, berriz, 13:00etan iritsiko da unitate mugikorra. Edozein kasutan, aldez aurretik izena hartu beharko da online edo telefonoz (943 62 63 00).

Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta azterketa egiteko tarifa ordaindu.