Behoria Garbia ekintzarako sarrerak

Behoria Garbia ekintzarako sarrerak

 

Zozketa kodea: 30

Behoria Garbia egitasmoak, natura, dibertsioa eta jasangarritasuna uztartzen ditu, eta urriaren 21ean egingo dute Orion.

Oria ibaiaren edertasunean murgiltzera gonbidatzen zaitu Begi Bistanek. Urriaren 21ean arraunean ibiltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, horretarako jarduera desberdinak eskainiko dira: Oriaren jaitsiera kayak-ean eta Arraunpotea, hondakinak bilduz ingurumena babesten den bitartean. Horrez gain, Orio eta Arraunetxearen bisita gidatuak ere izango dira.

Karkarak Begi Bistan enpresak emandako txartel bikoitza zozkatuko du bazkideen artean.

Parte hartzeko epea urriaren 16ko 12:00ak arte izango da.

Oharra: irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Karkarak.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.