Larunbata, irailak 18



14:30

XIV. Andatzatik Aiara Igoera

Andatza eta Aia artean, Aia | Txapelketa

Proban parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago, irailaren 10era arte. Parte hartzaileen behin betiko zerrenda irailaren 14an emango dute argitara.  Proba egunean, 09:00etatik 12:30era egingo dituzte ikuskapen teknikoak Gozategi plazan; bertan egiaztatuko dute ibilgailuek ezinbesteko segurtasun arauak betetzen dituztela. 13:30ean Andatza eta Aia arteko GI-3710 errepidea itxiko dute, eta 14:30ean ekingo diote lehenengo entrenamendu txandari. Erlojuaren aurka lau kilometro inguru dituen ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek, eta bi igoera ofizialeko denbora hartuko zaie kontuan. Sari banaketa 19:00etan izango da. 

XIV. Andatzatik Aiara Igoera Andatza eta Aia artean

Proban parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago, irailaren 10era arte. Parte hartzaileen behin betiko zerrenda irailaren 14an emango dute argitara. 

Proba egunean, 09:00etatik 12:30era egingo dituzte ikuskapen teknikoak Gozategi plazan; bertan egiaztatuko dute ibilgailuek ezinbesteko segurtasun arauak betetzen dituztela. 13:30ean Andatza eta Aia arteko GI-3710 errepidea itxiko dute, eta 14:30ean ekingo diote lehenengo entrenamendu txandari.

Erlojuaren aurka lau kilometro inguru dituen ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek, eta bi igoera ofizialeko denbora hartuko zaie kontuan. Sari banaketa 19:00etan izango da. 


19:00

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia: Aarón Ribas

San Nikolas eliza, Orio | Kontzertua

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren barruan, bost kontzertu antolatu dituzte Deba, Orio, Getaria eta Zumaia artean. Lehen emanaldia igandean izan zen, eta azkena urriaren 2an egingo dute. Orioko kontzertua irailaren 18an izango da, larunbatarekin. Aarón Ribasek Toccata Notturna eskainiko du San Nikolas elizan, 19:00etan hasita, sarrera librearekin. AFAGIren aldeko kontzertu solidarioa izango da.

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia: Aarón Ribas San Nikolas eliza

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren barruan, bost kontzertu antolatu dituzte Deba, Orio, Getaria eta Zumaia artean. Lehen emanaldia igandean izan zen, eta azkena urriaren 2an egingo dute. Orioko kontzertua irailaren 18an izango da, larunbatarekin.

Aarón Ribasek Toccata Notturna eskainiko du San Nikolas elizan, 19:00etan hasita, sarrera librearekin. AFAGIren aldeko kontzertu solidarioa izango da.


22:30

Gelajauziak

Aiako probalekua, Aia | Dantza

Kukai Dantzak Gelajauziak izeneko ikuskizuna eskainiko du Aiako probalekuan. Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dantzariek hartuko dute parte. Jon Maya Seinek eta Cesc Gelabertek sortu dute ikuskizuna, eta azaldu dutenez, "dantza tradizionaletan ohikoak diren hainbat kontzeptu berraztertu" dituzte, "begirada pertsonal berri batetik". Sarrerak musikaze.com atarian edo Aiako kultur etxean eskura daitezke, agortu arte. Aforoa mugatua izango da.

Gelajauziak Aiako probalekua

Kukai Dantzak Gelajauziak izeneko ikuskizuna eskainiko du Aiako probalekuan. Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dantzariek hartuko dute parte.

Jon Maya Seinek eta Cesc Gelabertek sortu dute ikuskizuna, eta azaldu dutenez, "dantza tradizionaletan ohikoak diren hainbat kontzeptu berraztertu" dituzte, "begirada pertsonal berri batetik".

Sarrerak musikaze.com atarian edo Aiako kultur etxean eskura daitezke, agortu arte. Aforoa mugatua izango da.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»