Hitzaldia eskainiko du Kiribil berdea kontsumo taldeak bihar

Karkara 2017ko aza. 15a, 16:31

Kide berrien bila dabil Kiribil berdea kontsumo taldea, eta haien taldearen jardunaren berri emango dute bihar 19:00etan, Aiako Kultur etxean.

Elikadura eta nekazaritza erdigunean jartzen ditu Kiribil berdea kontsumo taldeak. Besteak beste, garaiko produktuen saskiak saltzen dituzte astearteetan herriko plazan. Gaur egun 20 kide inguru elkartzen dira kontsumo taldean, eta kide berrien bila dabiltza. Taldearen jardunaren inguruko hitzaldia emango dute gaur 19:00etan, Kultur etxean.
 

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!