Motrizitate globalaren garapenaren inguruko hitzaldia izango da bihar Aian

Karkara 2018ko mai. 22a, 15:56

Juanjo Kintela haur psikologoak eta psikomotrizistak gidatuko du saioa. Haurdun daudenei edo 0-2 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendu diete hitzaldia. 

Motrizitate globalaren garapena hitzaldia antolatu du biharko Aiako Kimu haurreskolak. Interesa duen edonor hizketaldian parte hartzera gonbidatu badute ere, haurdun daudenei edota 0-2 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako saioa izango dela zehaztu dute haurreskolatik. Juanjo Kintela haur piskologoak eta psikomotrizistak gidatuko du saioa bihar, 16:30etik aurrera Aiako Kultur etxean 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!