Pepa eta Kutxo pailazoek ikuskizuna eskainiko dute gaur arratsaldean probalekuan

Karkara 2020ko abe. 30a, 13:30

Urteari amaiera emateko pailazoen bisita jasoko dute gaur herriko haur eta gaztetxoek. Gonbidapenak oraindik eskuragarri daude.

Gaur arratsaldean Pepa eta Kutxo pailazoak iritsiko dira Aiako probalekura, "Pailazokeriak" ikuskizunarekin. Aiako Udalak Xatur Gaztelekuarekin eta Lardizabal Herri Eskolako Guraso Elkartearekin batera, Gabonetarako osatu duten egitarauaren barruan.

Udalak adierazi duenez, COVID 19a dela eta, aurrez jaso beharko dira gonbidapenak Udaletxean aurrez aurre, edota harrera@aia.eus helbidean erreserba eginez. Oraindik geratzen dira sarrerak gaurko ikuskizunerako.

Bestalde, astea bukatzeko beste bi hitzordu izango dira Aian. Urtarrilaren 2an, larunbatarekin bi zinema saio eskainiko dituzte Lardizabal eskolako soinketa gelan. 16:00etan "Frozen 2" eta 18:00etan "Mulán". Hilaren 3an, berriz, igandearekin, Sorgina txirulinak ipuin kontaketa eskainiko du probalekuan. 16:30ean, 9 eta 12 urte artekoentzat eta 18:30ean, 4 eta 8 urte artekoentzat.

 

Erlazionatuak

Ekintzaz betetako egitaraua osatu dute Aian datozen asteetarako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020 abe 22 Aia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!