Festa agindu zuten, eta festa izan zen

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 21a, 16:30

Joan den larunbatean Bulego boskote azkoitiarrak kontzertua eman zuen Aiako probalekuan, eta gozatu ederra hartu zuten bertaratu zirenek. Tomas Lizarazu abeslariak Aiakoa kontzertu soil bat baino gehiago, festa bat izango zela aurreratu zuen KARKARAri emandako elkarrizketan, eta han izandakoek baieztatu dute halaxe izan zela. Gaizka Peñafiel Dañobeitiak emanaldian ateratako argazkietako batzuk dira honakoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!