Julen Alberdik eta Ugaitz Mugerzak irabazi dute Gipuzkoako 1. mailako Binakako Aizkora Txapelketa

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko eka. 6a, 10:32

Larunbat arratsaldean jokatu zen Aian aizkora txapelketa, emakumezkoen lau arroako harri-jasotze txapelketako kanporaketarekin batera.

Larunbat arratsaldean ikusmina sortu zen Aiako probalekuan. Izan ere, alde batetik, emakumezkoen lau arroako harri-jasotze txapelketako kanporaketa jokatu zen, eta bestetik, Gipuzkoako 1. mailako Binakako Aizkora Txapelketa. Azken honetan hiru bikotek parte hartu zuten eta Julen Alberdik eta Ugaitz Mugerzak lortu zuten txapela, lana 20:15 denboran osatuta. Bigarren postuan sailkatu ziren Eneko Otaño eta Iñaki Azurmendi (23:11) eta hirugarrenak izan ziren Mikel Larrañaga eta Jesus Mari Mujika (23:35).

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!