San Donato eta San Lorentzo jaiak

Haurrek gozatua hartu dute puzgarri eta buruhandiekin

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 9a, 20:36

Aiako festak apurka-apurka hondarrera heltzen ari badira ere, oraindik bada zerekin gozatua. 

Sardina janarekin hasi dute gaur goizean egitaraua, eta arratsaldean haurrentzako puzgarriak eta jolasak izan dira eskola aurrean. 

Bien bitartean, Izar Haitz garagardoa dastatzeko aukera izan dute puzgarrietan ez zebiltzanek plazan, eta 19:30ean bertan elkartu dira haur, gazte nahiz helduak. Nahi izan dutenek buruhandien aurretik egin dute korri, eta trikitilarien kalejirari jarraika ibili dira besteak. Plazan geratu direnentzat ere ez da aspertzeko tarterik izan, Broken Brothers Brass Band taldearen doinuek girotu baitute iluntzea. 

Gauean Korrontziren eta Oinkari dantza taldearen ikuskizuna izango da probalekuan, eta ondoren, Lukiek eta Rodeo taldeak eta Maixa eta Malakias DJak izango dira. 

Bihar amaituko dira festak, eta jaiak ondo borobiltzeko, herri kirol jaialdi aparta eta erromeria izango dira, besteak beste. 

Ikusi hemen egitaraua, osorik. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!