Giro ederrean amaitu dituzte samielak Laurgainen

Onintza Lete Arrieta 2022ko urr. 1a, 10:52

Auzo afarian elkartu ziren atzo dozenaka lagun, eta Izer eta Alabier trikitilarien musikak alaitu zien afalostea.

San Miel eguna eta haren ondorengoa jai egunak izan dituzte Laurgain auzoan, eta hango bizilagunek gogotik ospatu dituzte auzoko jaiak.

Ostegunean, ohi bezala, mezarekin eta hamaiketakoarekin hasi zituzten festak, eta herri kirol jaialdia egin zuten ondoren.

Atzo, berriz, auzo afarian elkartuz eman zioten amaiera jaiei, Atseden Toki elkartean. Ondoren, Izer eta Alabier trikitilarien musikak girotu zien gaua.

Argazkiak: Laurgaingo auzotarrek utzitakoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!