Imanol Royo 'Lartain'-ek marka berria jarri du, 17 urterekin 210 kilo jasota

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 1a, 19:10

Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideak gaur eguerdian Urnietan egin duten herri kirol jaialdian ezarri du marka. Zarauztar gazteak urtebete besterik ez darama harri jasotzen.

Imanol Royo 'Lartain'-ek 18 urte bete aurretik 210 kiloko harria jasotzeko erronka jarria zion bere buruari, eta helburua bete egin du. Izar Berriak Urrezko Aizkolari Txapelketako finala jokatu dute gaur eguerdian Urnietako Udal Pilotalekuan, eta aizkorako finalaren bueltan antolatutako herri kirol jaialdian, harri jasotzaileek ere izan dute lekua. Marka saiakera jaialdi horretantxe egingo zuela iragarri zuen zarauztar gazteak, eta saiatu bakarrik ere, lortu ere egin du. Bi saiakera egin ditu, eta behin jaso du harria. Abenduaren 1ean 18 urte beteko ditu, eta 17 urterekin 210 kilo jasotzea ez da marka makala.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!