Zuhaitza apainduz, gaur emango diote hasiera Gabonetako egitarauari Aian

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 16a, 09:00

16:30etan jarri dute hitzordua, herriko plazan. Zuhaitza apaindu ostean, 18:30ean, EITB maratoirako bideoa grabatuko dute.

Datozen asteetarako egitarau mardula prestatu dute Aian, eta gaur arratsaldean egingo dute iragarritako aurreneko jarduera: Gabonetako zuhaitzaren apainketa. 16:30ean jarri dute hitzordua herriko plazan, eta ume eta heldu, denak gonbidatu dituzte ekintzan parte hartzera.

Hori bukatutakoan, 18:30ean, EITB maratoirako bideoa grabatuko dute; aurtengoan, esklerosi anizkoitzaren ikerketarako ari dira dirua biltzen. Bustitzeko prest joateko aurreratu dute antolatzaileek. Zuhaitzaren apainketa bezala, grabazioa ere herriko plazan egingo dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!