Irudietan: Bigarren mailako aizkora txapelketaren finala

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 4a, 14:30

Gipuzkoako bigarren mailako aizkora txapelketa izan zen igandean, Andatzan. Hona hemen probak utzitako irudiak eta sailkapena.

Gipuzkoako bigarren mailako aizkora txapelketa jokatu zen igandean, Andatza auzoan. Bederatzi parte-hartzailek hartu zuten parte, 54 ontzako lau enbor eta 60 ontzako bi enbor moztu behar zituzten, eta horretan azkarrena Xabier Zaldua zumarragarra izan zen; 17 minutu eta 37 segundo behar izan zituen. Hirugarren postua, berriz, etxean geratu zen. Andoni Iruretagoienak Izeta VI eskuratu baitzuen.

Hona hemen sailkapena:

  1. Xabier Zaldua: 16 minutu eta 05 segundo
  2. Julen Gabirondo: 16 minutu eta 37 segundo
  3. Andoni Iruretagoiena Izeta VI: 17 minutu eta 37 segundo
  4. Jokin Urretabizkaia: 17 minutu eta 51 segundo
  5. Aratz Mugerza: 18 minutu eta 08 segundo
  6. Yulen Aranberri: 24 minutu eta 39 segundo
  7. Aitor Urteaga: 25 minutu eta 40 segundo
  8. Ibon Garaiburu: 27 minutu eta 01 segundo
  9. Unai Zabala: lanak bukatu gabe

Argazkiak: Ibon Errazu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!