Datorren astelehenean eta asteazkenean jasoko dute truke azokarako arropa

Intza Trula 2024ko api. 4a, 13:30
Arropa bilduko dute Aiako truke azokarako.

Apirilaren 13an, larunbatez, egingo dute lehen aldiz truke azoka Aian. Horretarako, ordea, datorren astelehenean eta asteazkenean, apirilaren 8an eta 10ean, arropa bilketa egingo dute gaztelekuan, 16:00etatik 18:30era bitartean.

Arropa bilketa egingo dute datorren astelehenean eta asteazkenean Aiako truke azokara bideratzeko. Bada, estreinakoz truke azoka egingo dute Aian apirilaren 13an, larunbatez. Hori horrela, dohaintza egin nahi dutenek datorren astelehenean eta asteazkenean izango dute horretarako aukera, 16:00etatik 18:30era bitartean, gaztelekuan. 

"Kontsumo ereduaren inguruko gogoeta" bultzatzeko asmoarekin abiatu dute egitasmoa Irune Aldai eta Jenny Ross bizilagunek, eta herritarrei dei egin diete etxeetan jasota eta erabiltzen ez dituzten edo behar ez dituzten arropak eraman ditzaten, erabilera berri bat emateko aukera izango baita azoka.

Arropa entregatzeko bete beharreko baldintza izango da jantzi guztiak "garbiak eta egoera onean" egotea. Bestalde, ez dituzte jasoko ondorengoak: oheko arropak, toallak, oinetakoak, uniformeak, barruko arropak edota bainujantziak. Gainera, gehienez ere pertsonako bost pieza hartuko dituzte. Hala, azokara eramandako gauza bakoitzeko txartel bana emango dute, eta horrekin beste gauzaren bat hartzeko aukera izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!