Berriak euskaraz eta doan

Karkara 2014ko mai. 29a, 17:25

Iturria: Ikasbil
UEMAko herrietako biztanleek aukera izango dute BERRIA egunkaria doan jasotzeko 15 egunez

Euskararen erabileraren eredu dira UEMA –Udalerri euskaldunen mankomunitatea– barruan daude herriak, Orio tarteko. Oriotar gehienek eguneroko bizitza euskaraz egiten duten arren, badira hanka motz geratzen diren alorrak. Hau da, hainbat arlotan oraindik pisu handiagoa dauka gaztelaniak; hedabideak edo kazetaritza, kasu.

Euskarazko komunikabide sendoak edukitzea funtsezkoa da herri euskaldunetan bizitza euskaraz egin ahal izateko. Honenbestez, euskarazko prentsaren kontsumoa sustatzeko helburuarekin, bat egin dute UEMA eta BERRIAk. Errealitate hori aldatu eta euskarazko prentsa irakurri eta kontsumitzeko ohitura zabaltzeko asmoz, ekainaren 3tik 15era BERRIA egunkaria doan jaso ahal izango da.

Maiatzaren 31an BERRIAren paperezko diseinua aldatuko da, hortaz, data hori aprobetsatuko da diseinua berria ezagutzera eramateko. Irakurleak bereganatu nahi dituzte horrela, izan ere, irakurle berriak beharrezkoak dira euskararen normalizazioan eragiten jarraitzeko.

Nola jaso BERRIA musutruk?Bide ezberdinak daude; bi, hain zuzen.

  • 943 304 345 telefonora deitu eta izena, telefonoa eta herria adierazi
  • harpidetza@berria.info helbidera mezua bidali izena, telefonoa eta herria adieraziz

 

 



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!