Eskualdeko eduki interesgarrienak biltzea helburu duen saio berria dakar Urolako Komunikazio Taldeak. Mireia Galarza kazetariaren eskutik, lehen atal honetan Getarian gauzatuko da GUKA magazina, eta Eñaut Elorrieta musikaria izango da gonbidatu nagusia. Txomin Iribarrek ere parte hartu du gaurko saioan, Orioko Zaharren Babeslekuko presidenteak.
Bailarako udalak eta ikastetxeak biltzen dituen eskualdeko Hezkidetza Foroaren ekimenez, mezu bateratua zabaldu dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zumaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Soldadura Zentroak: "Martxoaren 8ari begira, guztiok bat egiten dugu guztion berdintasunaren eta parekidetasunaren alde".