'ArtHaziak' saioko bosgarren eskulana: Animaliak

Erredakzioa 2024ko api. 4a, 15:00

Pazko Astearekin batera 'ArtHaziak' saio berria estreinatu du Gukak. Mireia Galarza Bastidak gidatzen du saioa, eta hainbat eskulan ari da egiten bertan. Bosgarren atalean, animaliak egingo ditu aurkezleak.  

Artearen hazia ereiteko asmoz, ArtHaziak ikus-entzunezko saioa eskaintzen ari da Guka bere hedabide guztietan aste honetan zehar. Eskulan saioa da, eta guztira zortzi eskulan egin ahalko dira ArtHaziak saioak jarraituta: igela, tigrea, mikroskopioa, garaikurra, animaliak, txita, martetarrak eta suziriak.

Saio horiek 5 urtetik gorako umeei zuzenduta daude, eta apirilaren 2tik 5era bitartean ikusi ahal izango dira Erlo Telebistan eta Gukaren webgune guztietan, 15:00etan: maxixatzen.eus, uztarria.eus, baleike.eus, karkara.eus, zarauzkohitza.eus eta urolakosta.hitza.eus atarietan, hain zuzen ere. Ordu berean Erlo Telebistan ere ikusi ahal izango dira ikus-entzunezkoak. 

Mireia Galarza Bastida aurkezleak gidatuko ditu saioak, eta eskulan bakoitza pausoz pauso nola egin behar den azalduko du ikus-entzunezko bakoitzean. Bosgarren eskulanean, animaliak egingo ditu aurkezleak, eta honako osagaiak erabiliko ditu: artaziak, kartoia, arroza eta babak, hari zuria, arkatza, kola beroa, barrako kola eta errotulagailu beltz bat. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!