Lehiaketa

Abian du Karkara Gukak Martxoaren 8aren inguruko galdera-erantzunen jolasa

Erredakzioa 2024ko mar. 4a, 12:59

Erantzun guztiak asmatzen dituztenen artean, Kako bitxiak-en lepokoa zozkatuko du Urolako Komunikazio Taldeak.

Ostiralean, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta data horren harira Urolako Komunikazio Taldeak galdera-erantzunen jolasa jarri du abian. Hala, herriko emakumeen eta lanbideen inguruko galderak prestatu ditu UKT-k, eta galdera guztiak asmatzen dituztenen artean Kako bitxiak-en lepokoa zozkatuko du.

Jolasean parte hartu nahi dutenek hemen dituzte galderak, eta horiek erantzuteko epea martxoaren 8ko 12:00etan itxiko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!