'ArtHaziak' saioko zortzigarren eta azken eskulana: Matematikak estralurtarren begiekin

Erredakzioa 2024ko api. 5a, 15:00

Pazko Astearekin batera 'ArtHaziak' saio berria estreinatu du Gukak. Mireia Galarza Bastidak gidatu du du saioa, eta hainbat eskulan egin ditu bertan. Zortzigarren eta azken atalean, matematikekin jolasteko estralurtarrak egingo ditu aurkezleak.  

Artearen hazia ereiteko asmoz, ArtHaziak ikus-entzunezko saioa eskaini du Gukak bere hedabide guztietan aste honetan zehar. Eskulan saioa izan da, eta guztira zortzi eskulan egin ahal izan dituzte ArtHaziak saioa jarraitu dutenek: igela, tigrea, mikroskopioa, garaikurra, animaliak, txita, martetarrak eta suziriak.

Saio horiek 5 urtetik gorako umeei zuzenduta egon dira, eta apirilaren 2tik 5era bitartean ikusgai izan dira Erlo Telebistan eta Gukaren webgune guztietan, 15:00etan: maxixatzen.eus, uztarria.eus, baleike.eus, karkara.eus, zarauzkohitza.eus eta urolakosta.hitza.eus atarietan, hain zuzen ere. Ordu berean Erlo Telebistan ere ikusi ahal izango dira ikus-entzunezkoak. 

Mireia Galarza Bastida aurkezleak gidatu ditu saioak, eta eskulan bakoitza pausoz pauso nola egin behar den azaldu du ikus-entzunezko bakoitzean. Zortzigarren eta azken eskulanean, matematikekin jolasteko estralurtarrak egingo ditu aurkezleak, eta honako osagaiak erabiliko ditu: kartoia, koloretako errotulagailuak, errotulagailu beltza, artaziak, errotulagailu beltz potoloa, zeloa, plastikozko begiak eta gantxo batzuk.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!