Olidenek jantzi du Mungiako Idi proben txapela

Karkara 2014ko uzt. 9a, 08:41

Mungiako sanpedroetan hirugarrenez jokatu zen Kepa Deuna saria, eta Olidenek ekarri zuen Mungiatik oriora saria 54 plaza eta hiru laurdeneko emaitzarekin. Patxi Arzadun eta Arzadun anaiak aiarrek ere parte hartu zuten txapelketan

Hirugarren urtez egin da Birleko Idi Proba Mungian. Festak aitzakia hartuta Kepa Deuna saria antolatu dute Birleko Harribide probalekuan. Lau eguneko txapelketa izan da, uztailaren 4an hasi eta uztailaren 8an bukatu dena.

Uztailaren 4ean, ostiralean, gaueko 21:30ean izan zen proba. Patxi Irarreta, Landazabal eta Soarte izan ziren lehian. Larunbatean ordu berean egin zen proba eta Patxi Arzadun aiarrak hartu zuen parte. Aurkari izan zituen Aburuza eta Akuleti; bata oiartzuarra, eta bestea bermeotarra.

Igandean atseden hartu zuten, eta astelehenean berriz ere jendez bete zen Harribide probalekua. Intzinarte, Ecomet, Andraka Sagardotegia eta Goieta lehiatu ziren. Azken egunean, uztailaren 8an, Oliden oriotarraren eta Arzadun Anaiak aiarren txanda iritsi zen. Txomin Renteriarekin, Oliden eta Arzadun Anaiak lehiatu ziren eta Olidenek irabazi zuen proba.

Bai proba, bai txapelketa. 54 plaza eta hiru laurden eskuratuta txapelketako garaile izendatu zen Oliden.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!