Marea altu eta baxuenak

Karkara 2014ko ira. 10a, 07:46

Azken hiru urteetako marea biziena izango da gaur, 18:14ean, 4.90 metro ingurukoa

Urteko marea bizirik altuena izango da gaurkoa, baita azken hiru urteetako altuena ere. 4.90 metro inguruko altuera izatea espero da arratsaldeko 18:14 inguruan.

2011ko martxoaren 22an izan zen azken azken urteetako marearik altuena, gaur espero dena baino hiru zentimetro handiagoa. Dena den, datorren urtean hiru alditan gaindituko da aurtengo marka: otsailean, martxoan eta irailean. Hiruretan bost metrotik gorako mareak espero dira.

Altuak altu eta baxuak baxu, izan ere, marea baxuak ere muturrekoak izan dira. Asteartean, gaueko 23:37ak inguruan marea oso baxuak ikusteko aukera izan zen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!