Esportazioaren alde on eta txarrak landuko dituen jardunaldia

Karkara 2014ko urr. 10a, 08:32

Industri sektoreko enpresa batek bere produktuak Alemaniara esportatzeko, landu eta ezagutu beharreko hainbat gai jorratuko dira urriaren 16ko saioan.

Aukerak eta trabak industria sektoreko enpresentzat. Titulu horren pean garatuko da nazioartekotzearekin loturtiko jardunaldi informatiboa. Nazioarteari begira jarri eta hemengo enpresa batek Alemanian izan ditzaken abaguneak eta oztopoak aztertuko dira urriaren 16an. Bi ordu eta erdiko saioa izango da, 9:00etan hasiko dena.

Zergatik Alemania? Goraldia izaten ari delako, badirelako lan-etorkizun hobeago baten bila hara emigratzen duten euskaldunak. Hara esportazio prozesu bati hasiera emateko kontutan izan behar diren arlo garrantzitsuenak azalduko dira. Izan ere, nazioartekotze prozesu baten prestakuntza txar edo ahul batek, eragozpen ugari ekar ditzake enpresan. 

Industri sektoreko enpresa batek bere produktuak Alemaniara esportatzeko, landu eta ezagutu beharreko hainbat gai jorratuko dira saioetan. Helburu nagusia, Alemaniak dituen berezitasunak ezagutzea da eta eskaintzen dituen negozio aukeren berri izatea, esportazio arrakastatsua izateko.

Landuko diren gaiak

  • Ze ezaugarri ditu Europera Batasuneko merkataritzak?
  • Alemania: euskal enpresentzako funtsezko merkatua.
  • Zein bide ditu euskal enpresak bere produktuak Alemanian sartzeko?
  • Zer eskatzen du erosle alemaniarrak?
  • Zein aspektu hartu behar ditut kontutan produktu berri bat Alemania bezalako merkatu egonkorretan sartzeko?
  • Nire enpresako funtzionamendua bezero alemaniarraren eskakizunei
  • Kasu praktiko baten azterketa: Polietilenozko Film ekoizlea

Javier Luque izango da jardunaldia emango duena. Bera JL5 kudeaketa internazionaleko sustatzailea da. Ingeniari industriala da eta makina, erreminta eta ekipo ondasunen sektoreko hainbat enpresetako sail komertzialetan 25 urte baino gehiagoko esperientzia dauka. Bere ibilbide profesionalean zehar produktu industrialen salmenta eta horniketarekin zerikusia duten proiektu garrantzitsuetan hartu du parte. 

Jardunaldia urriaren 16an izango da Urola Kostako Udal Elkartean, Abedaño Industrialdeko Urdaneta bideko seigarrenean. Izena emateko Urola Kostako egoitzara joan edo 943 89 08 08 telefonora deitu behar da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!