Oriotik pasako da Kostalde Baleada

Karkara 2014ko urr. 10a, 16:29

Zumaian hasi eta Aian bukatzen den ibilbidea egingo dute igandean. Bidean, Orioko arraun etxetik igaroko dira.

Hizkuntza, gastronomia eta kultur ondarea uztartzen dituen txangoa antolatu dute iganderako; kostaldean hasi eta buka. Kostaldeko Baleada izenpean Zarauzko Badk 13 beteranoen arraun taldeak iparraldean egiten zena hegoaldera ekartzea pentsatu zuten iaz, aurten beren nahia bete dute. Igandean izango da ibilaldia.

Euskal kostalde guztia lotzea du helburu egitasmoak. Itsasertzean dauden herrien historia eta itsas ondarea oso antzekoa da, ia guztiek dute balearekin lotura, eta hori partekatzea aberasgarria iruditzen zaie arduradunei. Jendeari bale arrantzari buruzko informazioa elaraztea ezinbestekoa iruditzen zaie, euskal kulturaren parte delako.

Horretarako ibilbidea antolatu dute igandean. Zumaian hasiko da, Mendaro Marinela kalean, goizeko 8:00ak inguruan. Gosaria emango zaie izena eman dutenei eta, behin indarrak hartuta, Getariara abiatuko dira. Bertan mokaduxoa jan eta herria zeharkatuz Zarautzera iritsiko dira. Fruta eta freskagarriak jaso eta Orioko arraun etxera joango dira. Arraunetxean ere janaria emango zaie parte hartzaileei txotx batekin batera. Bukatzeko zarautzera joango dira eta han azken mokadutxoa jango dute. 

Izen ematea aurrez egin behar da. Horretarako bi aukera daude: www.kostaldebaleada.com webgunean batetik eta kostako herrietan bestetik. Orioren kasuan Lore burdindegian erosi ahal izango dira 25 euroko balioa duten tiketak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!