Laguntzak pattal dabiltzan enpresentzat

Karkara 2014ko urr. 17a, 16:35

Ahultasun egoeran dauden enpresa txiki eta ertainek urriaren amaiera bitarte izango dute diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea

Foru Aldundiak legealdiaren hasieratik hartu du bere gain Gipuzkoako herritarrekin, erakundeekin eta eragileekin oro har lan egiteko eta harremanetan jartzeko bideak indartzea eta aurtengo deialdi honetan 2.500.000 euroko gastua baimendu du.

Diru laguntza horiek Gipuzkoan ahultasun egoeran dauden enpresa txiki eta ertainetan ekintza planak ezartzeko eta gauzatzeko bideratuko dira. Eskuratu ahal izateko oinarri arautzaileak ezarri ditu aldundiak. Ekintza planak hauetan laburbiltzen dira:

  • Finantza egitura berregitea
  • Errentagarritasuna garatzea.
  • Marko estrategikoa definitzea.
  • Antolaketa egitura definitzea.
  • Kudeaketa eredua definitzea eta ezartzea.
  • Produktibitatea handitzea.
  • Fabrikazioaren orduko kostua murriztea.
  • Hornidura kostuak murriztea.

Txosten guztia irakurtzeko egin klik, hemen

Hilaren 6an argitaratu zen albistea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Kontuan izan diru-laguntza eskaerak egiteko epea argitaratu zen egunetik 21 egun naturaletakoa dela, hortaz, hilaren amaiera aldera amaituko da proposamenak aurkezteko epea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!