Zinpekogaien zerrenda jendaurrean

Karkara 2014ko urr. 20a, 09:30

Zinpeko izango diren pertsonen zozketa egin du justizia sailak eta zerrendak jendaurrean daude urriaren 31 bitarte

Justizia Administrazioak aukera ematen die herritarrei delitu batzuen epaiketetan parte hartzeko. Herritar guztien eskubidea da, baina, batzuetan, baita betebeharra ere. 

Justizia Sailak zozketa egin zuen 2014ko irailaren 26an, zinpekogaiak aukeratzeko 2015 eta 2016rako. Zozketatik sortutako zerrenda hori jendaurrean jarri du orain Udalak, Zinpekogaien epaimahaiari buruzko 5/1995 Lege Organikoaren 13.4 artikuluak ezarritakoa betetzeko. Zerrenda jendaurrean egongo da urriaren 17tik 31 bitartean, biak barne.

Zinpekogaia izateko adin nagusikoa izatea derrigorrezkoa da, baita irakurtzen eta idazten jakitea, epaituko den delitua egindako probintziako edozein udalerritako herritarra izatea eta ezgaitasun fisiko edo psikikorik ez izatea ere.

Zinpekogaien eginkizuna ekintzan edo delituan parte hartzeaz akusatutako pertsonak errudunak diren ala ez erabakitzea da. Behin epaimahaiak epaia ematen duenean, magistratuari dagokio epaia ematea. Epaimahaiak independentziaz, erantzukizunez eta legeari men eginez jokatuko du.

Zinpekoen epaimahaietan epaitzen diren delitu motak:

  • Giza hilketa
  • Mehatxuak
  • Sorospen-eginbeharra ez betetzea
  • Bizilekua bortxatzea
  • Baso-sutea
  • Desleialtasuna agirien zaintzan
  • Eraginen-trafikoa
  • Ondasun publikoak bidegabe eralgitzea
  • Iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpena
  • Funtzionarioei debekatutako negoziazioak
  • Desleialtasuna presoen zaintzan

Aukeratua izan bazara bete beharreko eginkizunari buruzko informazioa emango dizute. Administrazioak zinpekogaiei ordaindu egin behar diela euren funtzioak egikaritzen dituzten bitartean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!