Bi lanpostu energia eraginkortasuna lantzeko

Karkara 2014ko urr. 20a, 10:30

Urola Kostako Udal Elkarteak bi langile kontratatuko ditu eskualdeko enpresetan energia eraginkortasunaren gaia lantzeko egitasmorako

Urola Kostako Udal Elkartak eskualdeko enpresetan energia eraginkortasuna lantzeko egitasmo bat jarriko du martxan 2014ko azarotik 2015eko ekainera. Bi langile hartuko ditu, %75eko lanaldiarekin, egitasmoa aurrera eramateko.

Energia arloko bi teknikari kontratatuko ditu Udal Elkarteak, eskualdeko enpresen eta energia industriaren balio katearen azterketa egiteko eta, energia aurreztea lehiakortasun faktore bezala hartuta, dinamizazio eta pedagogia lanak burutu eta energia auditoriak egiteko.

Lanpostuetako bat energiaren alorrean gutxienez sei hilabeteko esperientzia duen pertsona batekin beteko dute. Besterako, berriz, ez dute esperientziarik eskatuko.

Lanpostuan interesa duenak urriaren 27a baino lehenago egin beharko du eskabidea Udal Elkartearen egoitza nagusian. Informazio gehiago hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!