Karkara aktualitateko gaiei azpimarra jartzen

Karkara 2014ko urr. 17a, 14:43

Hiru astez behin ETB 1eko Azpimarra saioan izango da Karkara taldeko Miriam Garcia kazetaria

Aktualitateko gaiei azpimarra jartzea da Maialen Iriarte eta Asier Odriozolaren eginkizuna. Azpimarragarriak diren gaiak mahai gainean jarri eta horien inguruan eztabaidatzen dute solaskideekin batera. Tertuliakide izango da, aurrerantzean, hiru astetik behin, Miriam Garcia Etxeberria. 

Ordutegiz aldatu dute Azpimarra, saioaren iraupena luzatu dute eta lankide berria du alboan Iriartek. Programaren lehen zatian tokiko hedabideen hartuko dute parte, tartean Karkarak. Garcia kazetaria izango da Karkara ordezkatuko duena, eta atzo izan zen lehen aldiz EiTB 1eko platoan.

Bi gaien inguruan jardun zen oriotarra: Tinkoren 20. urteurrena eta Democreativity proiektua. Hasieran euskal zinema izan zuen bere jardunaren ardatz eta gaztetatik euskal zinema kontsumitzearen garrantzia azpimarratu zuen. Ondoren demokrazia eta sormena uztartzen duen proiektuaz jardun zen.

Hiru aste barru berriz ere izango da Azpimarra saioan Karkarako kidea. Arratsaldeko 17:15ean hasi eta hamabost minutuz solasean arituko da; ondoren, beste tertuliakideen txanda izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!