Euskaraz egindako film laburren rallya

Karkara 2014ko aza. 5a, 08:51

Tokikomek babesten du Durangoko Azokan egiten den Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya. Tokikom euskal hedabideek osatzen duten elkartea da eta Karkara bertako kide da.

Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya da Kameratoia eta 10 edizio beteko ditu aurten. Lehiaketa Durangoko Azokako Irudiena ikus-entzunezkoen plazan izango da, Sanikolasetan, abenduaren 6tik 8ra.

Izen ematea zabalik dago eta azaroaren 28a arte egongo da izen emateko denbora. Ondoren, Durangoko Azokan izango da lehiaketa. Informazio gehiago behar izanez gero, info@kameratoia.com helbidera idatzi edo 673322038 telefono zenbakira deitu dezakezue.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!