Guztiak dira irabazle Behobia-Donostian

Karkara 2014ko aza. 10a, 11:09

Argazkia: Jon Urbe, Argazki Press

Iñaki Tapia izan da Orio eta Aiatik lasterketa azkarren egin duena, 1:11:15 denboran gelditu zuen kronometroa oriotarrak. Lehen aiarrak, Joseba Amilibiak,  36 segundo beranduago zeharkatu zuen helmugako marra.

Susana Martin eta Inaki Tapia izan dira helmuga zeharkatu duten lehen oriotarrak Behobia-Donostia lasterketan. Aiatik 20 kilometroak azkarren egin dituztenak Joseba Amilibia eta Isabel Serna izan dira. Gazteen artean azkarrenak David San Juan eta Irati Osa izan dira Aian eta Carlos Rodriguez Orion. Gurpilen gainean ere egin zuten askok eta asko. Batzuk, patinetan, Amale Mujika eta Joseba Arana kasu. Berak izan dira aurreneko aiarrak modalitate honetan.

Aia                                           Orio

Sailkapen orokorra                         Sailkapen orokorra
Hodei Alkorta Azkue                         Iñaki Tapia Etxeberria
Jagoba Solabarrieta Agirre                Aritz Lizarralde Ibarbia
Urko Aldalur Etxezarreta                   Iñaki Beraza Elustondo

Ainhoa Ubegun Manterola                 Susana Martin Crespo
Bego De La Cuadra Martin                Sonia Alonso Martinez
Onintza Arrizabalaga Etxezarreta       Nadeth Arruti Roteta

Sailkapena gazteak                        Sailkapena gazteak
Jon Lizarralde Indo                           Carlos Rodriguez Sierrra
Xabi Aldai Arratibel                           Joseba Rodriguez Sierrra
Naroa Eizagirre Ubegun                    Jon Arriola Makazaga
Ainhoa Gonzalez de Txabarri
Ibarguren

Horiek izan dira Aia eta Orioko lehen sailkatuak. Dena den, igandekoa, lasterketa popularra da. Herri bakoitzeko korrikalarien partaidetza handia da eta helburua horixe izaten da kasu gehienetan, parte hartzea. Irabazleak, hortaz, guztiak dira.

Sailkapenak ikusteko, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!