Gure Bazterrak

Jaialdia baino lehen, azken kontzertua

Karkara 2014ko aza. 20a, 09:30
Argazkia: Nisiskayen

Gure Bazterrak egitasmoaren azken aurkezpen kontzertua bihar izango da, ostiralarekin, eta The Animal Within taldeak joko du.

Orioko bazterretatik haratago, Euskal Herri osora zabaldu nahi duen proiektua da Gure Bazterrak. Egitasmoaren atzean hiru gazte: Gratxina Lertxundi, Eñaut Marti eta Maider Villaverde. Bihar emango dute Oriotik kanpo lehen pausoan, Donostian, The Animal Within taldearen kontzertuarekin.

The Animal Within - 4 musikariz osatutako talde donostiarra

  • CDak: We All Breathe, We All Bleed (2013)
  • Webgunea

The Animal Within talde donostiarra da, beraz, etxean arituko da bihar. 2010ean sortu zen, eta hardcorearen eta musika alternatiboaren eragina dauka. Bi soinu horien nahasketarekin beren melodia propioa sortu dute.

Gure Bazterrak egitasmoa aurkezteko azken kontzertua izango da ostiralekoa. Oraingo honetan, Donostian, Kelerrek Gros auzoan duen egoitzan. Kontzertua 19:00etan hasiko da eta debalde izango da.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!