Orio eta Aiako hamabi korrikalarik hartu zuten parte maratoian

Karkara 2014ko abe. 2a, 08:44

Argazkia: Gara

Orioko zortzi lasterkarik parte hartu zuten eta Aiatik lauk. Maratoi erdian lau oriotarrek hartu zuten parte.

Iraupen-luzeko proba da maratoia, 42 kilometro dituena. 3.600 korrikalarik egin dute Donostiako lasterketa ezaguna, gero eta ospe gehiago duena, eta Donostia lasterkariz bete da. 10 kilometroko lasterketa egiteko aukera ere bazegoen, maratoi erdia. Oriotik eta Aiatik hamabi korrikalarik hartu zuten parte maratoian eta lauk maratoi erdian.

Pedro Nimo –Galizia– izan zen Anoetako helmuga igarotzen lehena. Oriotarren artean lehendabizikoa Iñaki Tapia Etxeberria izan zen, 2:43:26 denborarekin. Aiako lehen lasterkaria Hodei Alkorta Azkue izan zen.

Maratoi erdian atera ziren lauak oriotarrak ziren, eta horietatik helmugako marra zeharkatzen lehena Igon Lertxundi Lizarralde izan zen. 1:29:02 denbora egin zuen oriotarrak.

Hamasei parte-hartzaile guztira

Orioko eta Aiako hamasei korrikalarik hartu zuten parte Donostiako lasterketan. Ondorengoek:
 
Maratoia
1. Iñaki Tapia Etxeberria
2. Aitzol Arrospide
3. Hodei Alkorta Azkue
4. Beñat Alkorta Azkue
5. Javier Roman Delgado
6. Igor Lazkanotegi Elizegi
7. Alberto Rebollo Perez
8. Urko Arroyo Etxabe
9. Alex Larrañaga Ramiro
10. Julen Saldias Ondarra
11. Pedro Jesus Ciriero Diaz
12. Ainhoa Ubegun Manterola
 
Maratoi erdia
1. Igon Lertxundi Lizarralde
2. Javier Quintanilla Gonzalez
3. Igoitz Lertxundi Illarramendi
4.  Aitor Uriarte Mendez

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!