Iñaki Oliden Karmelo Bikandirekin apustuan

Karkara 2015ko urt. 9a, 08:33

Urtarrilaren 10ean, larunbatean, jokatuko dute apustua Aiako probalekuan, 22:00etan

Karmelo Bikandik entzuna omen zuen Iñaki Olidenen idiek maila ona zutela, eta desafioa bota zion topo egin zutenean. Olidenek onartu egin zuen botatakoa, eta horrela hasi ziren bihar, abenduaren 10ean, Aiako probalekuan jokatuko duten apustuaren xehetasunak lotzen.

3.000 euro jarri dituzte jokoan, eta Aiako harri handienarekin egingo dute apustua, Premio izeneko 1.790 kiloko harriarekin. Txapelketa ofizialetan parte hartu ez duten idiak aterako dira plazara, beraz, ez dituzte ezagutzen aurkariaren animaliak. Idien pisaketa, egunean bertan 10:00etan egingo dute: parte-hartzaile bakoitzaren idi bikoteak 1.100 kg pisatu behar ditu.

Urtarrilaren 10ean jokatuko dute apustua oriotarrak eta berriatuarrak, beraz, Aiako probalekuan 22:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide