Zerrendak

Batzar Nagusietako aiarrak eta oriotarrak

Karkara 2015ko api. 22a, 17:45

Batzar Nagusietan ere izango dute lekua aiarrek eta oriotarrek. EAJ, EH Bildu eta Podemos taldeetan izango dute presentzia.

2015eko Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan, bai Deba-Urolan, bai Orian hainbat oriotar eta aiar izango dira EAJ, EH Bildu eta Podemosen zerrendetan. 

Deba-Urolan Aiako eta Orioko lau kide

EAJ alderdiaren hautagai zerrendan Ainhoa Usandizaga, Igor Iturain, Jon Ander Azpiroz eta Mirari Arruabarrena daude. Azken hau ordezkoen zerrendan dago. EH Bilduren zerrendan, hamargarren, Beñat Solaberrieta Orioko alkatea dago.

EAJ
5. Ainhoa Usandizaga Zubiaurre
8. Igor Iturain Ibarguren
13. Jon Ander Azpiroz Otegi

Ordezkoen zerrendan bigarrena Mirari Arruabarrena Elizalde da.

EH Bildu
10. Beñat Solaberrieta Albizu

Orian bi hautagai

Baina Deba-Urolan ez ezik, Orian ere badira bertako hautagaiak. Maria Angeles Lazkano EAJ alderdiaren zerrendan dago eta Ione cisneros Podemosenan.
 
EAJ
2. Maria Angeles Lazkano Larrañaga
 
Podemos
1. Ione Cisneros Agirre

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!