Hauteskundeak

Hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiak eta zerrendak

Karkara 2015ko api. 23a, 08:16

Maiatzaren 24ko udal hauteskundeetako behin behineko zerrenda argitaratu zituzten atzo. Orion, Aian eta Batzar Nagusietako aiarren eta oriotarren zerrendak bildu ditugu.

Hiru alderdi aurkeztu dira Aian: Euskal Herria Bildu, Euskal Sozialistak eta Eusko Alderdi Jeltzalea. Eta zerrendaburuak ondorengoak dira: EH Bildu alderdikoa Eñaut Guruzeaga, Maria Lourdes Aguirrezabala  PSOEn eta Miren Nekane Arrizabalaga EAJko zerrendaburua independente moduan aurkeztu da.

PP, PSOE, EH Bildu, EAJ eta Orain Orioko Aukera Independientea aurkeztuko dira maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara. Zerrendaburuak Antonia Ruiperez, Ana Priede, Emeterio Iribar, Jose Angel Zaldua eta Miriam Uranga dira, hurrenez hurren.

Batzar Nagusietan ere izango dute lekua aiarrek eta oriotarrek. EAJ, EH Bildu eta Podemos taldeetan izango dute presentzia, bai Deba-Urolan, bai Orian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!