Goienak jasandako erasoaren aurrean

Tokikom, Toki komunikabideen bateragunea 2015ko eka. 4a, 14:56

Goienako eraikinaren sarreran Goiena = PNV eta fatxadan Goienako zuzendaritza = PNV pintadak egin dituzte. Eraso horien aurrean elkartasuna adierazi dugu Tokikomeko hedabideek.

 

Goienak gaur jasan duen erasoa dela eta, salatu eta arbuiatzeaz bat, TOKIKOMek bere elkartasun eta babes osoa eskaini nahi die Goienako zuzendaritza, lan-talde, kolaboratzaile eta komunitate osoari.

Lan zaila da tokiko informazioa lantzea, ezinbestean gertutasunetik egin beharrekoa, horrek dakarren presio eta erantzukizun erraldoiarekin. Meritu handia du toki komunikabideek alor horretan egiten duten lana, urteetan egin duten ibilbidea eta lortu duten onarpena, datuek argi asko erakusten dutena.

Toki komunikabideak euskal komunitateak sortu ditu, euskal komunitatea bera elikatzeko. Tokiko informazioa euskaratik eta euskaraz lantzea dute xede bakarra. Haien kontra egiten duenak, xede horren kontra egiten du, ez besterik.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!