Astelehena da azken eguna literatur lanak aurkezteko

Karkara 2015ko aza. 13a, 00:58

Astelehenean, hilaren 16an, amaitzen da Euskaraz Gazte literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea. 16 urtetik gorako edozain oriotarrek edo aiarrek hartu dezakete parte.

Literatur lehiaketaren 22. edizioa da aurtengoa. Egun gutxi falta dira lehiaketara lanak entregatzeko, astelehean amaitzen baita idazlanak aurkezteko epea, azaroaren 16an. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. Lehiaketaren oinarriak errespetatu behar dituzte lan guztiek, eta hauek dira bete beharreko baldintzak:

  • Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean.
  • Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.
  • Lanak  jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.
  • Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.
  • Lanen luzera librea izango da.
  • Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.
  • Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).
  • Gaia librea izango da.
  • Lanak aurkezteko era:

            Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon               aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko               dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena.

  • Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.
  • Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.
  • Sariak hauek izango dira:

            Ipuinen atala
            1. saria: 300 euro
            2. saria: 200 euro
            3. saria: 150 euro
            Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa

            Bertso edo olerkien atala
            1. saria: 300 euro
            2. saria: 200 euro
            3. saria: 150 euro
            Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa

  • Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta Karkara aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utz ditzake sariak.
  • Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!