2015aren irakurketa 2016ari begira jartzeko

Karkara 2016ko urt. 14a, 12:47

Internetek zerbait ona badu, datuak neurtzeko aukera da. Analisirako bide ematen du horrek; eta, Karkarak 2015ean interneten nahiz sare sozialetan izandako datuen irakurketa baikorra egiten du. 2014ko datuak hobetu ditugu.

Medio analogikoetan ez bezala, digitalean zorroztasun handiz ikusi dezakegu zein den gure publikoa, nork eta nola kontsumitzen gaituen. Analitikak oso tresna baliotsuak dira, informazioa lortzeko eta horrenbesteko pisua hartu duen irismena zaintzeko.

35.164 sesio gehiago

Urte betean 160.739 bisita izan ditu karkara.eus orainkariak. 71.266 izan zituen iaz, hortaz, dezente egin dute gora bisitek. Kopuru hori sesioena litzake, hau da, guztira sartu den jende kopurua biltzen duen zifra da. Aukeratu dugun denbora-tartean, 2015 urtean, izan den bisita kopurua. Aurreko urtearekin alderatuta, 35.164 sesio gehiago izan ditugu aurten.

Hilabeterik emankorrena maiatza

Maiatzean, guztira, 17.814 bisitari izan zituen webguneak. Hilabeterik indartsuena izan da. Maiatzaren ondoren, ekainean izan ditu bisita gehien, 16.407. Baina, bataz beste, 12.000ko zifraren bueltan ibiltzen gara hilabetero.

Kontxak du indar gehien

Irailaren 16a izan da bisita gehien jaso dituen eguna. Egun horretan, Kontxako estropaden osteko asteazkenean, Donostiako zita garrantzitsuaren inguruko eduki guztiak ikusgai jarri genituen webgunean. Aurretik webgunean zeuden argazki galeria, elkarrizketa, kronika eta antzerakoez gain, bideoak ere eskegi genituen. Guztira 2.048 lagunek ikusi zituzten eduki horiek.

Hauteskundeetan ere bisita ugari izan genituen. Maiatzaren 24an 1.031 bisita izan zituen webguneak, hauteskundeen zuzeneko jarraipena egin genuenean. 

Sare sozialetan presenteago

Facebooken eta twitterren ere badu tokia Karkarak. 1647 lagun ditu facebooken, iaz baino 393 lagun gehiago. Twitterren, 746 jarraitzaile ditu, iaz baino 212 gehiago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!