Ezin apustua irabazi

Karkara 2016ko ots. 29a, 08:37

Artazo elgoibartarraren aurka jokatu zuen apustua Olidenek. Galdu egin zuen, plaza batengatik.

Ostiral iluntzean, Elgoibarren, apustua jokatu zuten Oliden oriotarrak eta Artazok. Etxean jokatzen zuen bigarrenak. Bere itzaiak Lopene eta Tubilla izan ziren eta 55 plaza egitea lortu zuen. Olidenek Telleria izan zuen itzai, berarekin batera. Aurkariak baino plaza bat gutxiago egin zituzten, 54.

Estua izan zen apustua, baina, azkenean, garaipena Elgoibarren gelditu zen. Artazoren idiek irabazi zuten apustua plaza baten tarteagatik. Biek lan bikaina egin zuten eta giroa ere aparta izan zen, jende asko hurbildu baitzen probalekura.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide