Tokikom Jardunaldiak

Kike Amonarriz eta Jon Sarasua kontu kontari tokiko komunikabideen gainean

Mirari Altube, Goiena 2016ko aza. 15a, 18:08

Hizkuntz komunitatea ahalduntzeko eta trinkotzeko baliabideen gainean eta hedabideen oin instituzionalaz jardun dute Kike Amonarrizek, soziolinguista eta komunikatzaileak,  eta Huheziko irakasle Jon Sarasuak.

Amonarrizek esan du euskarazko tokiko komunikabideek euskaldun bat duten etxe guztietara iritsi beharko luketela. Irismenaren gainean eta kalitatearen gainean jardun du besteak beste, eta kalitatea eta espezializazioa ez nahasteko adierazi.

Sarasuak, ostera, irismena –kuantitatiboa– kontuan hartu behar dela esan du, baina, baita kualitatiboa ere. Toki komunikabideek neutralak izan behar dutela baina ez neutroak ere adierazi du. Era berean, euskararen gizarte mugimendua, langileak gehi erakunde publikoak daudela Goienaren atzean gogorarazi du, etakogestio eredu hori dela etorkizunekoa.

Hausnarketa biak azpian:

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!