Aurten ere plazan izango gara

Karkara 2016ko abe. 21a, 10:35

Herritik eta herriarentzat saiatzen gara informatzen. Ondorioz, herrira irtengo gara beste behin ere. Abenduaren 24an, goizean, Orioko plazan izango gara, laguntzaile egin nahi duten horiek laguntzaile egiteko eta dagoeneko direnei eskertza-oparia emateko.

KARKARAko laguntzaile zarela? Laguntzaile izan nahi duzula? KARKARAko paperekoa ez ezik wegunean egiten dugun lanari bultzadatxoa eman nahi diozula? Etorri abenduaren 24an, goizean, Orioko herriko plazara. KARKARAko lan taldean han izango gara eta beso-zabalik jasoko zaituztegu.

KARKARAko laguntzaile zaretenontzat, iaz bezala, oparitxo bat daukagu. Aurtengoan boltsak oparitu ordez koadernotxo eta boligrafo bat oparituko dizkizugu, idazteko zaletasuna pizteko asmotan.  Dagoeneko laguntzaile zaretenok ez ezik, egunean bertan laguntzaile egiten zaretenok ere oparia jasoko duzue.

Zuen babesa eskertzen dugula eta, eskerrak oparitxo batekin ematea da asmoa; eta, nola ez, gure lana historia eta istorioak idaztea denez, zuen idazteko zaletasuna sustatzea. Beraz, animatu eta etorri plazara! 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!