Donostia eta Zumaia arteko trenetan gutxieneko zerbitzuak gaur eta ostiralean

AIA-Orio tren geltokia

Gaur eta ostiralean 06:55etik 09:05era artean eta 17:55etik 20:05era arteko ordutegian eragingo du lanuzteak

Euskotreneko Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinistek martxorako eta apirilerako lanuzte partzialak deitu dituzte. Zumaia-Donostia-Zumaia tren zerbitzuan eta Topoan. Horregatik, gutxieneko zerbitzuak jarri ditu Eusko Jaurlaritzak ordu tarte batzuetan.

Gaur eta ostiralean 06:55etik 09:05era artean eta 17:55etik 20:05era arteko ordutegian eragingo du lanuzteak. Gainontzeko ordu tarteetan lanegunetako ohiko ordutegia izango dute tren zerbitzuek.

Lanuzte partzialak ondorengo egunetarako ere iragarri dituzte makinistek: martxoaren 28an eta 30ean eta apirilaren 1ean, 3an, 5ean, 7an, 13an, 15ean, 17an, 19an, 21ean, 25ean, 27an eta 29an. Egun horietako ordutegiak Euskotrenek bere webgunean argitaratuko dituela azaldu du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki ra dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!