Aiako eta Orioko herritarren %27ak euskaraz egin du 2016ko errenta aitorpena

Karkara 2017ko abu. 3a, 16:24

Bi herrietan denera 4.053 lagunek egin dute errenta aitorpena, eta horietatik 1.094 herritarrek euskaraz egin dute.

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen ahalegin berezia egiten ari dira euskara arloko eragileak. Besteak beste, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu zuten UEMAk eta udalek, eta gaur jakinarazi dituzte 2016ko errenta aitorpeneko datuak euskararen erabilerari dagokionean. 

Aiako eta Orioko herritarren %27ak egin du errenta aitorpena euskaraz. Bi herrietan denera 4.053 lagunek egin dute errenta aitorpena, eta horietatik 1.094 herritarrek euskaraz egin dute.

Errenta aitorpena euskaraz herriz herri:
– Aian %33,04ak, 342 lagunek.
– Orion %24,92ak, 752 lagunek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!