Bilera deitu dute, landa eremura banda zabala hedatzeko proiektuaren berri emateko

Karkara 2017ko ira. 1a, 16:26
Urdaneta auzoa. (Mendiak.net)

Bilera asteartean (irailaren 5ean) 12:30ean izango da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Urola Kostako Udal Elkarteak, Urkomeren laguntzarekin, bailarako landa eremuetara banda zabala eramateko proiektua martxan jarri du. Helburua da herriguneetatik aldenduta dauden etxe, baserri eta landa guneetara 100 MB-eko internet seinalea zabaltzea; modu horretan, herriguneen eta landa eremuen arteko haustura digitala ahalik eta txikiena izatea nahi dute.

Proiektua landa eremuko herritarrei azaldu nahi diete eragileek, eta bilera irekia antolatu dute astearterako Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. 12:30ean izango da, eta landa eremuko bizilagunak bileran parte hartzera deitu dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!