Karela Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Karkara 2017ko ira. 8a, 16:10
Karela Kiroldegiko fitness aretoa. (BPXport)

Kiroldegiko arduradunek aurkeztu dute 2017-2018 ikasturterako ikastaro eskaintza, eta horietan parte hartu nahi dutenek izena-ematea zabalik dute dagoeneko.

Bi aste itxita egon ondoren, astelehenean ireki zituen ateak Orioko Karela Kiroldegiak, eta 2017-2018 ikasturterako antolatu duten ikastaro eskaintza aurkeztu dute. Horietan parte hartu nahi dutenek izena-ematea zabalik dute dagoeneko, eta hilaren 25ean abiatuko dituzte haurrei eta helduei zuzendutako ikastaroak. 

Ikastaroak aurrera atera daitezen gutxieneko lagun taldeak bildu behar izaten duela azaldu dute BPXport enpresako arduradunek, eta irailaren 18ko astean jakingo dute zein jarduera eskainiko dituzten lehen hiruhilekoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!