Arlo sozioekonomikoa sustatzeko diru laguntzak emango ditu udal elkarteak

Karkara 2017ko ira. 13a, 15:49
Igor Iturain diru-laguntzen inguruko azalpenak ematen. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Irailaren 30a da ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak sustatzeko laguntzak eskatzeko azken eguna.

Urola Kostako Udal Elkarteak diru laguntza deialdia egin du ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak sustatzeko. Aurreko urteetan hainbat laguntza eskaini dituzte mankomunitateak zein kostako udalek arlo sozioekonomikoa bultzateko. Aurten, aldiz, bateratu egin ditutzte eta, guztira, 230.000 euro emango ditu udal elkarteak. Hala onartu zuen zuzendaritza batzordeak uztailaren 7an, aho batez.

Hona hemen xehetasunak:

1. Jarduera ekonomikoak sortzeko diru laguntzak: enpresak sortzeko diru laguntzak dira.60.000 euro gorde dira lerro honetarako. 

2. Enpleguaren sustapena: prestakuntza jaso ondorengo kontratazioetarako diru laguntzak dira. Eskualdeko enpresentzako diru laguntzak dira, prestakuntza bonoa eskuratzen duten langabeak kontratatzeko. 90.000 euro gorde dira lerro honetarako.

3. Inbertsioetarako diru laguntzak: Itzuli beharrik gabeko diru laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako. 50.000 euro gorde dira lerro honetarako. 

4. Lankidetza egitasmoak garatzeko diru laguntzak: Itzuli beharrik gabeko diru laguntzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lankidetzan garatutako proiektuetarako. 30.0000 euro gorde dira lerro honetarako.

Azken bi lerroak berriak dira. Bete behar diren baldintzen zein laguntzen oinarrien inguruko xehetasunak Urola Kostako Udal Elkartearen atarian daude eskuragarri. Eskabideak aurkezteko azken eguna irailaren 30a da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!