'Kosta gastronomika' jardunaldiak aurkeztu dituzte

Karkara 2017ko urr. 4a, 16:51

Urriaren 13tik 15era egingo dira Getarian, Zarautzen, Zumaian, Aian eta Orion.

Eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da Kosta Gastronomika, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta. Parrila izango da eskualdeko enbaxadorea, baina herri bakoitzak berea izango du: Aiak gazta eta Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Zumaiak olagarroa eta Getariak txakolina. 

Jardunaldien aurkezpen ekitaldian Ramon Lizeaga omendu dute, Aiako gaztagilea zena. Iñaki Olazabal eskultoreak eginiko lana entregatu diote Ramon Lizeagaren sendiari.

Produktuak ez ezik, esperientziak eskaini asmoz antolatu dute. Kosta Gastronomikako esku-orriak aurkeztuta deskontu bereziak lor daitezkeela jakinarazi dute antolatzaileek.

EGITARAUA

AIA: Gazta

Aiak baldintza eta ezaugarri onenak ditu kalitaterik oneneko gaztak egiteko, behi, ahuntz nahiz ardi gaztak. Ezagutu eta probatu bertatik bertara, lehen eskutik, artzainarekin eta gaztagilearekin.

  • Erosi gazta Aian: Lokate gaztak 943 890 715, Orortegi gaztak 943 830 804/656 773 368, Ramon Lizeaga gaztak 843 98 30 72, Agerre-Buru gaztak 943 834 201/ 607 189 442 eta Maintzelai gaztak 943 835 617/619 742 539.
  • Bisitak gaztandegi eta baserrietara: aurrez deitu egin behar da erreserba egiteko.      

ORIO: Bisigua

 

Bisigua Orioko estilora prestatzeko sekretu guztiak, erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta.

 

  • Urriak 13 (ostirala). 13:00-14:00. Prezioa pertsonako 25€.
  • Informazioa eta erreserbak: Orioko Turismo Bulegoa-Tel. 943 835 565. Aurrez erreserba egin behar da.

Esperientzien eta produktuen zozketak ere jarri dituzte martxan. Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaiako turismo bulegoetara hurbildu beharko du parte hartu nahi duenak, urriaren 15a baino lehen, zozketa txartela jasotzera. Hiru esperientzia zozkatuko dira: Bisigua Orio estilora, Getariako txakolinaren txinparta eta Flyscheko olagarroa. Bestetik, Aiako gazta eta Zarauzko merkatuko produktuekin eginiko otarra ere bai.

Informazio guztia eskura dago Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turimso bulegoetan edo webgune honetan: www.costavasca.org.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!