'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketako sariak banatu dituzte

Karkara 2017ko abe. 2a, 14:00

Epaimahaiak aurtengo lanen batez besteko kalitatea nabarmendu nahi izan du

Abenduaren 2an, larunbatean, banatu dituzte 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketako sariak. Epaimahaia azaroaren 29an elkartu zen Orioko kultur etxean eta aurkeztutako lanak banan-banan aztertu zituen. Aurtengo lanen bataz besteko kalitatea nabarmendu nahi izan dute epaimahaiko kideek. Karkara aldizkariaren hurrengo zenbakian publikatuko dira lan sarituak:

Ipuin saila

  • 1. saria: Anarriko Dama, Iñaki Iturain
  • 2. saria: Lotarako Ipuina, Mikel Iruretagoiena
  • 3. saria: Ofizialki uda da, Libe Larrarte
  • Acessita: Klarinete jotzailea, Ane Etxabe

Olerki saila

  • 1. saria: 40 urte, Mikel Iruretagoiena
  • 2. saria: Telezirkoa, Garazi Urretabizkaia
  • 3. saria: Mendian gora korrika, Iñaki Iturain
  • Accesita: Lapikoaren aurrean, Leire Zinkunegi

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!