Ekintzaileentzako diru-laguntzak emango ditu Lanbidek

Karkara 2018ko urt. 31a, 14:57

Xehetasunak azaltzeko informazio-saio bat egingo da otsailaren 7an, asteazkenarekin, Urola Kostako Udal Elkartean

Eskabideak egiteko epea honakoa da: otsailaren 8tik otsailaren 14ra (eguerdiko 12:00ak arte). Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztu behar dira.

Xehetasunak azaltzeko informazio-saio bat egingo da otsailaren 7an, asteazkenarekin, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Zarautz, Urdaneta 6). Informazio-saioa bi txandatan egingo da: 10:00etan euskaraz eta 11:00etan gaztelaniaz. Saioan parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, 943890808 telefonora deituta.

Bi diru-laguntza mota

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude:

  • Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
  • Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Informazio gehiago

Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria, Urola Kostako Udal Elkarteko web orrian egongo dira eskuragai otsailaren 7tik aurrera:
http://www.urolakosta.eus/eu/web/urolakosta-agentzia/

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!