Saskibaloiaren oinarriak ikasteko ikastaroak antolatu ditu ZASTek

Karkara 2018ko ots. 5a, 16:50

12 urtez azpiko haurrei zuzendu diete deialdia, Eskola Kirolaren osagarri gisa. "ZASTera hurbiltzeko, saskibaloiaz ikasteko eta lagun giroan ondo pasatzeko" antolatu dituzte ekintzak. 

12 urtez azpikoen kirol jarduera nagusia Eskola Kirola dela eta, hainbat jarduera antolatzen ditu ZASTek Zarautz, Getaria, Orio eta Aiako haurrentzat. Horietako bitan eskatzen dute izen ematea. 

Alde batetik, entrenamenduak eskaintzen dituzte astean behin; urritik maiatzera. 8-12 urte bitartekoek saskibaloiaren oinarriak ikastea dute helburu. Bestetik, opor garaian kanpusak antolatzen dituzte. 

Nolanahi ere, ZASTen jarduera ez da bi ekintza horietara soilik mugatzen. Besteak beste, entrenamendu irekiak eta 3x3 saskibaloi txapelketak antolatzen dituzte. Informazio guztia zast.eus helbidean dago ikusgai. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!