Hezkuntza publikoko grebarekin bat egin dute Zaraguetako eta Lardizabalgo langileek

Karkara 2018ko mar. 14a, 16:39

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, greba egin dute Zaraguetako eta Lardizabalgo irakasleek. 

Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki lelopean, gaurko eta biharko greba deitu dute hezkuntza publikoan Steilas,  ELA eta LAB sindikatuek. Orioko Zaragueta Herri Eskolan, HHko langile guztiek, LHko %94k eta DBHko %75ek egin du lanuztea. Aiako Lardizabal Eskolako langile denek egin dute bat grebarekin; hala ere, gutxieneko zerbitzuak eskaintzeko ireki ditu ateak Aiako eskolak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!